Iparragirre-ri
Oregui, Jose
Ichasoz andik Aizederreta
Deitzen zayon uritik
Euskal erri-oi beti izanda,
Zien amorioagatik,
Bere ezurrak jayoterriyan
Pozik utzitzera baizik
Etorri etzana ¡il da! ¡ai il da,
Bere erriyan azkenik.
Ala bizitzan nola eriotzan
Euskaldun ona izanik,
¡Orañdik dago ene biotzean
Iparragirre bizirik!
Arimagatik Jaungoikoari
Lenengo erreguturik,
Aren bizitza ta eriotzaren
Gañean itz bi ara nik.
¡Artu orduko diru ematen
Erririk erri zebillen
Iparragirrek, beti ondoren
Zituen ume guzien
Aita edo osaba maitagarriya
Miragarriro zirudien!
¡Peste gizon bat onelakorik:
Iñork ikusiko etzuen!
¡Amerikatik lagun egiñaz,
Eraman zuen gitarrak,
Jayoterrira zituen ekarri
Kantari urrechutarrak
Lepuan bera zeriyozkala,
Ez ango urre zillarrak,
Baizik elurra beziñ zuriyak,
Ziran ille ta bizarrak!
Biyotz gaztea zeukala baña
Gure bersolari zarrak;
Adi-erazten zuten orañdik
Bere timbre ederrak,
Parre egin ta eraiñ oi zuen
Bere berso ta gitarrak.
¡Iparragirren begiyak parrez
Orañdik ziran izarrak!
Bere gitarra zarchoarekin,
Naiz dirurikan izan ez,
Lekurik eman gabe beñere
Tristurari burla parrez
Egiten zion, zirudiela
Bazegoela negarrez;
¡Negarrez ala parrez zegoen
Igartzen etzan añ errez!
Iparragirrek, esan oi zuten
Egiten ditu paper bi:
¡Illeak zuti! ¡begiak zorro
Deabru zarra dirudi!
¡Bere aurretik joango litzake
Satanas bera igesi!
¡Berealase oi degu baña
Añgeru gozo ekusi!
¡Illargiya baizik etzirudi
Iparragirren buruak!
¡Zenbat bersocho ez ote dira
Andik egoki sortuak!
¡Buru argitik irten orduko
Beste askotan sartuak!
¡Bost izkuntzatan gitarraz
Añ ederki kantatuak!.
Frantzia eta Ingelaterra
Italia ere erdia
Portugal eta Amerikakin
Españi guzi zuzia
Bere gitarra zarchoarekin
Zedukanak ekusia
Nayago azkenik, jayo zan bere,
Santa Luzia aldia!
Biyotz gazteak bett oi zuen
Umore onan bearra;
Santa Luzian Iparragirren
Jolas-garricho bakarra
¡Auzoko acho iruliak ta
Bere gitarracho zarra!
¡Ai! an batera ziran islldu
Jabea eta gitarra.
Santa Luzian jayo zalako
Iparragirre argiyak,
Bere begiyak gorde -ziozkan
Santari emanik graziyak,
¡Santa Luzian nai izan ditu
Egin lurreko aldiyak,
Eta Zeruan idikitzeko,
Ichi lurrean begiyak.
¡Ill da! baña il da, elizakoak
Fede aundiaz arturik,
Testamentua ere ederki
Bear bezela egiñik,
Bere famili maite maitia
Chit askotan aitaturik,
Zortzi umekin emaztechoa
Ichasoz andik utzirik!
¡Iparragirre zanarea ume
Eta alargun tristia
¡Ai Euskaldunen biyotzchoetan
Gaur nolako naigabia!
Zuen zorigaitz orren aundiyan
Barruko beti izatia
Neretzat beintzat ez da izango
Pozgarriya ere chikia.
¡Nere biotza eta begiyak
Malko-jariyo ai dira,
Arimagatik Jaunari erreguz
Zeruetara begira!
¡Ene aiskide maite maitia
Zorionneko tokira
Añgeruekin igo da noski
Paradisuan erdira!
Isilldu bada, itz eragin oi
Zion arako gitarra,
¡Aingeru artian egongo alda
Gure kantari ederra!
Maiz oi bazigun bere bizitzan
Algaraz eragin farra,
Jaungoikoari erreguturik,
Orañ isilldu negarra.
Amerikatik asko bezela
Etorri ez arren dirudun,
Jose Maria Iparragirre
Paregabeko euskaldun
Seme leyala, añ maite izanik,
Probintziak dauka Urrechun
Obiraturik eta obiya
Onela dago letradun:
¡0 Gernikako gure Arbolaren
Betiko alabatzallea,
Eta probintzi Gipuzkoaren
Chit biyotzeko semea,
Or zeruetan beti betiko
¡Arren atseden zaitea,
Ta emen lurrean gordo berderik
Arbola paregabea!