Donostiako gorputzdi edo obide santuko obizkira bat. Oregui-Aramburu-tar Pia
Oregui, Jose Gaspar
ˇZazpi ańgerucho aurretik eta
Bata bestean bidian
Larogei eta sei bana urtez
Biyok alkarren urrian!
ˇBai, gurasu-ok, doatsu izan
Jaungoikoaren aurrian!
ˇErregutzeko geratu gińan
Anai-arreb-ok lurrian!
ˇAla aldare eta mezatan
Nola echean, kanpuan,
Nun-nai bagabiltz ˇo gurasoak!
Zuen otoitz-erreguan,
Bederatzirok-kin amaikatzeko
Anai-arrebok zeruan,
Poz aundi bana sortutzen zaigu
Pena askoren barruan!
Zori oneko gure guraso
Birtutetsu-on moduan,
Bizi eta ill nai-degu eta
Zuk nayen dezun orduan
Artu gaitzatzu ˇo Jaungoikoa!
Zure erruki santuan,
ˇJesus, Maria eta Joseren
Au-begi gozo gozuan!
ˇGuzialtsua, errukiorra,
Zu zera gure Jaun ona,
Biziyak iltzen, illak piztutzen
Miragarritzen zerana!
Zurea baizik ez da gizona
Gorputz ta arima dan-dana:
ˇEriotz ona izan badegu,
Piztuko gera Zugana!
Egunen baten alchatu eta
Epai onaren ondoren,
Gorputz ta arima or zeruetan
ˇO nola egongo geraden!
ˇSantu ta aigeru artian beti
Viru Santua lauratzen!
ˇMilla milloika alkarren leyan
Lauratzen eta lauratzen!