Animen egunerako oroimengarria
Oregi, Jose Gaspar
¡Eriyotzaren zorpetik giñan
Atera! eta ¡ona emen
Biyotz oneko errukiorren
Begira nola oi gauden!
Zakusgu pozik kristau maitea,
Errukiz nola zatozen.
Gu bezelase zu ere zera
Benturaz laster egonen,
Gorputza emen obiraturik,
¡Anima Jaunaganatzen!
¡Jaungoikoaren amoriyoz ta
Penaren penaz garbitzen!
Gerez eziña zure eskuz Jaunak
Ontzat badigu artutzen,
Eta saritzat Jaungoiko dana
Pozik bazaitu eskañtzen,
¿Nola zeruko otoitz ederraz
Zu oroiten eta gu anchen
Jesus batian zoriondurik,
Atsedendu ez lenbaitlen?
Garbitegitik zeruratutzen
Zuk badiguzu laguntzen,
Edo ta emen Aita-gure bat
Oñ badiguzu esaten,
Ez oñ ta ez gero aztuko gera
¡Arren salbatu zaitezen,
Ta alkarren lagun an zeruetako
Doatsu izan gaitezen.
¡Otoitz ederra gure Jaunari
Ainbeste zayo gustatzen!
¡Zuk izpañ oyek iriki bizañ
Laster zaizkigu asitzen
Zeruetatik añgeru ederrak
Pena-artera jechitzen!
¡Ta añgeruekin gera pozpozik
Zeruetara egatzen!
Guraso, ume, anai, arreba
Eta lengusu maitien
Obi onetara begira errukiz
Orañ arkitzen zeraden
Otoiz-zalea, emen bagaitu
Aidetasunak alkartzen,
Zeruan danok gloriaz Jaun
Zorion gaitzala Amen.
Egunen baten alchatu eta
Epai onaren ondoren
Gorputz ta anima an
¡O nola egongo geraden
Santu ta añgeru artian
Milloi milloika alkarren
Leyan leyalka Iru Santua
Lauratzen eta lauratzenl!
Lengo antelen batez
sagardotegiyan,
gizon bi umorez chic
zeuden atariyan;
zeñak pentsatu zuten
kantari astia
eta elkarri bertso
bana botatzia.
Ala abiyaturik
ari ziran zuzen,
guztiyak parra gogoz
zutela egiten,
chanda izanik as¡
zan arrantzalia,
bañan bertan azaldu
zan azeladoria.n
Nola erdalduna zan
diyo:-Ya no se canta,
porque con vuestros gritos
hasta el animal se espanta.
Arrantzalia erdaraz
nola etzeguen trebe,
diyo:-Tu, selaore,
oi no cansar... por qué?
mas te vale paseos
ágora pronto ir,
y no á cbuliar, tu,
que estas en pan venir;
si quieres que no cantar
nosotros en aquí,
otro tanto con demás
te tienes que batir.
¿No cantas toro el día
en placas y errincones,
barquilleo, laánjas,
flato oro y galones?
pues por qué no aquellos
canteros toro el día,
no dises un palabra
y á ml sí enseguira?
bote, bote, de en agr&í
porque yo tengue arrast4y
sino .. yo te voy llevar
cartel de perbent¿ion.
Obe likek euskaraz.
izketan ikasi,
eta ez gure lego
zarra galerazi.
Uda berriyan orri ezea
Arbolan zera agettzen,
Larrugorriyan egondu dana
Chit polliki dezu jazten;
Negu beltzari diyozu bada
Agur gozo bat egiten,
Eta ederki dezu arboia
Orri ederrez ornitzen.
Zuri zaizkitzu karnabak eta
Pintzanak inguratutzen,
Lana egiñaz polliki dezu
Kabiya antolatutzen;
Kukua ere zeronek dezu
Deituaz erakarritzen,
Egun sentiyan zaizkitzu danak
Musika joaz esnatzen.
Pisti guztiyak maite zaituzte
Bai eta ere gizonak,
Zuk dizkigutzu guri ekartzen
Danentzako berri on4k:
Jazten dituzu bada arbglak
Neguan soillik egonak,
Poza artzen du negu guztiyan
Zu agerm zaidagonak.
Erreka chulo batera iñoia
Baldin bazera erortzen, n
Bere ertzian anchen zerade
Gorriturikan gelditzen:
Gero noizebait arrastaluak zi
Zaitu bereganatutzen, 14
Andikan saski batera zaitu
Zimaurretako jasotzen. c4i
Oso ederra izandu ziñan
Arbol gañian zeundela,
Atzo aizean jostallu ziñan
Eta gaur zimaur ustela;
Gizon gaztea uste gabian
Zar biurtzen dan bezela,
Zu ere oraiñ biurtzen zera
Orri ziñana orbela.