Aita Santu Leon XIII-garrenari
Oregi, Jose Gaspar
Mundo guzitik ¡o egiyaren
Sortalderako eguna,
Izkuntza danak Aita Santua
Bizi-bedi-tzen dutena,
Zabaltzen asi bazaigu bada
Ama Eskuera laztana,
Jaiki lotatik, lotatik jaiki,
Zerez illezkor zerana!
¡O gure izkunz zar miragarri
Bizkortzen ai zatzaiguna!
¡O Ama Eskuera maitagarria,
Gaur jakintsuen kutuna,
Zure seme-on izenean zuk
Gure Aitarik Aitena
Bizi-beditu ezazu ¡arren
Leon amairugarrena!
Bada Apaiztu zanetik gaurko
Añ egun doatsuraño
Edo berrogei eta amargarren
Urte-muga ontaraño
Eldu da eta, bedeinka gaitzan
Mendi-arte oyetaraño,
¡Zoaz, Ama, gaur ene biotzetik
Aitaren oñetaraño!
¡Bizi dedilla! ¡bizi dedilla
Guztiz osasungarriro,
Arbola ederrak frutu gozoak
Eman ditzan, bai, luzaro!
¡Bizi dedilla! ¡eta ekaitzak
Nola diraden igaro
Ikus dezala, Jainkoa nun-nai
Laudatutzeko gozoro!
¡O pozgarrizko Eliz-argiya,
Jakintsu gañ-gañekoa!
Aita Santuen laurkain-go izar
¡O argienetakoa!
Odei artetik ateratzeko
Izkuntz pare-gabekoa,
Jaungoiko onak emango al dizu
Argi miragarrizkoa!
Gazteak zartzen, zarrak gaztetzen
Miragarritzen zerana!
¡Aundiyak chiki, chikiyak aundi
Maiz egin oi dituzuna,
Aunditegitik jechiya bada
Umiltegiyan daguana,
Au begi gozoz begira goitik
Ama Eskuerarengana!
¡Egiyan portitz, biyotz ederdun
Leon leuntzen zu, Jauna,
Zu zere eskuko zeru-lurretan
Miragarritzen zerana!
¡Zu bere maita-garritasuna
Biyotzetara dezuna!
¡Zu guzi guziok bere bitartez
Zerura nai gaituzuna!
¡Miragarriyak miragarrientzen
Iraun ta iraungo dezuna,
Lurrean, Jauna, eman zayozu,
Urte askoko osasuna!
¡Bere bitartez zure Eleizari
Garaimen-zabaltasuna,
Eta zeruan ari ta danoi
Gure zoriontasuna!