Saratsa ta itxaropena
Onaindia, Yakoba
Eleizara begira zelai deuna, il-iri;
negar-iturri, bertan, saratsa dagiri:
adar gailiak berra,
uluak ortzera.
Iltxintxa aldarri baten gailur goenean...
Ixilik, urrats-labor, iletari-talde;
samin-gezi lakatza ozka biozpean,
kutunak ikustera doa iltegiralde.
Aizeņo lora gaiņez,
laban, yostalari,
lerazko zinkuriņez
dabil gogaikarri.
Obi asko dakustan sailez ta zearka;
ona, ikusle, txiro bat, apatņik bakoa,
ama bere aurrean, ler-zori, otoika...
Oarge, matrail bera, darorko malkoa.
Ilen biztokitik at,
gero ta miņago,
karnaka oiņazdun bat
txintaketan dago.
Lili zailak, or-emen, bisutsak leituta;
erio-egal-otsa soilik da nabari,
oro ixil-loan mende, abe, arri-meta;
ba-dogu, orraitiņo, norbait egalari.
Biotz-senak ba-igarren
zerbait ezti zana:
Itxaropen leunaren
goitiko laztana.
Yoranez itxasori mosuka eguzki...
Arratsa dil geldiro: gauak bear toki...
Ezkilak zaratoska,
il-eresi yoka...