Lizardi'ren amesa
Igotz
Ames txar bat egiña
nozue lengoan...
Gure erri maitea
txit larri nekusan,
ordeka soil legor bat
iduri. Ez mendi,
ez baserri, ez ezo,
etzan ez agiri...
Ez-eta euskerarik,
gure izkuntz lerdenik,
illa baitzan betiko,
betiko joanik.
Zelai erdian, baiña,
jaun-talde ulezuri
agurgarri batzuek
leiaz ziran ari
mai baten inguruka,
paper eta idaztur,
liburu -sail aundien
aurrean bur-makur.
Urreratzen naiake,
ta... ba-dakizue
zertan ziarduen?
Asmau al dozue?
Euskal iztegi aundi
bati, arduratsu,
azkenengo orraztuak
egiten iradu,
euskera ordurako
il-lurperatua
zanik be oartzeka.
Jaun-talde yaiua!
Bertatik yatan
niri gatzatu:
«Asto ilari
uzkitik zuku»
|