Xalbador
Olea, I.
-1-
Oraiņ berrogeitamar
urte inguru,
euskal mendi-tarte bat
biurtu zeru;
au argi printza!
Ai, argi onen diņa banintza!
ain da bikaiņa,
ez naiz bere aurrerako aiņa;
begiraturik,
argiak uzten nau itxuturik.
-2-
Gure lur maite onek
Prantzi aldetik,
lore bat agiri du
Urepeletik;
ain da usaitsu,
Euskalerri dana zoriontsu
ari begira;
lili txuri politak badira,
baņa ain fiņak
gutxi ditu Jainkoak egiņak.
-3-
Ikusi loretxua
mendi tartian
irripartsu ta bigun
ardi artian;
ori dizdira!
Eguzkia berari begira
lilluraturik,
maitasun gozoz inguraturik,
dana poztuaz,
arditxoen laztanak artuaz.
-4-
Ure pelen sortu zan
lore gaxuak,
jasorik arditxoen
bee gaxuak,
uzten du lurra;
entzun bere egada-xuxmurra,
txori biurtu,
euskal-anima nai du xuxpertu,
beraren berdiņ
ameslari, aske, izan dediņ.
-5-
Kantari asitzean
basorik-baso,
biotz menperatuak
nai ditu jaso
eta bizkortu,
itxaropen indartsu bat sortu
bere abestiz;
zoragarria izanik guztiz
bere jarduna,
jaiki da arraza euskalduna.
-6-
Bere izate artan
nai du gelditu,
baņa arantzak ere
arkitzen ditu
kabian sarri,
gizonak baidizkiote jarri
arintasunez;
eziņ zapaldu ego bigunez,
ta arturik miņ,
len txori zana gizon da egiņ.
-7-
Orra gure txoria
gizon jantzian:
maitasuna dario
itz bakoitzian
mardul, ugari,
askok eziņ ulertu berari,
ain da sakona,
biotz zabal, aundi-dun gizona;
txit maite gaitu
baņa guk ez degu ezagutu.
-8-
Beste grazi bat ere
badu oraindik
gaiņez egiņaz beste
guzien gaindik
gu txoratzeko,
biotzak maitasunez sutzeko:
bertso-doaia.
Jaungoikoaren sari alaia
sortu zanari
lore, txori, gizon, bertsolari.
-9-
Bikaintasun-zale dan
Euskalerriak
goxo babesten ditu
lore berriak
bere kolkuan;
frutu ematen asitakuan,
izen bat eman,
gure berri nunai eman dezan
garbi ta jator;
ortarakoxe degu Xalbador.
-10-
Euskal arraza dago
erdi-ill, lotan;
esnatzearren artu
dezu besotan,
nai dezu piztu;
baiņa guk egin dizugu txistu
buru ariņez,
zuk bezela sakontzen jakin ez
pentsamentuak.
Zer egin duan esker gaiztuak!
-11-
Zure itz sakon aiek
eskeņitzean,
eta lur legorrean
eroritzean
erne ezinda,
biotz xamur orretantxe min da:
baiņa berriro
sortu zenduan maitasun-giro
negar egiņez,
gu geiago maitatu eziņez.
-12-
An azaldu zan zure
gizatasuna,
anaiongana dezun
maitetasuna,
bero ta xamur;
malkoak ixurtzen etziņan zur,
lan da sinisten
antsi au nola zitzaizun irten
biotz barrendik:
ŦBaina maite zaituztet oraindikŧ.
-13-
Zure nortasun orrek
igorik gora,
danok urbildu gaitu
zure ondora;
bene-benetan
sartu zera gure biotzetan
beti-betiko;
maitasun au ez da iņoiz illko
nere ustean,
euskaldun bat bizi dan artean.
-14-
Egiak beti bere
bideak ditu,
aiek arkitu arte
ezin gelditu.
Ene Xalbador!
Arrazak erantzun dizu jator:
orra omena,
anaiak eskeintzen dizutena;
artu ta gorde
egindako iraiņ aien orde.
-15-
Atoz, atoz, Xalbador
ez izan kezkik,
gu ez gaitu nekatzen
zenbait eguzkik,
biotzez gabiltz.
Ai, sarritan gurekin bazebiltz,
ezer geiago
naiko ez genduke, ziur nago;
sinistu zazu,
gure maite kuttuna zera zu.