Oraingo bertso berriak
Olea, I.
-1-
Oraingo bertso berriak
guztiontzako jarriak
izango dira baldin laguntzen
badit etorriak.
Aginpide egarriák
gaņeztu ditu neurriak
orrek ekarri bear dizkigu
ixtillu gorriak.
-2-
Makiņabat negar malko
pakerik ez degulako
ixurtzen dira gaurko munduan
gure kalterako.
Dana libre guretzako
esiak bestientzako
guzia alkar errespetatzen
ez dakigulako.
-3-
Albotik ala dizute:
Gu maite al gaituzute?
Gure akatsen berdiņak zuek
ere dauzkatzute.
Auxe eskatzen zaizute,
gogoan izan zazute:
Errespetatu alkar, maitatzen
ez badakizute.
-4-
Zuri ta beltzen artian
leize bat dago tartian
sosegurik ez utsune ori
bete bitartian
beti burruka batian
guztiontzako kaltian.
Onela izan bear al degu
bizitza guztian?
-5-
Gazteak aztoratuta
eta zarrak zapuztuta
ikusten dira, alkarrengandik
urrutiratuta.
Goazen bateratuta
bide berri bat artuta
sakabanatze onek gauz onik
ez dakarkiguta.
-6-
Oraiņ eztago gazterik
lengo gisara lotzerik
ezpada ere guzi guzia
beren gaiņ uzterik.
Baņa ez itxi biderik
eskeņi gabe aukerik
erori gabe eztago emen
oņez ikasterik.
-7-
Badakit nola gazteak
zaudeten kezkaz beteak
gogait-eragin dizute ainbat
akats ikusteak.
Baņa zorrotz izateak,
guk nai bezela besteak
zuzendu naiak ere berekiņ
dakarzki kalteak.
-8-
Bakoitzak iritzi bana
gurekiņ gertatzen dana
gauz onerako ondo uztartzen
badaukagu lana.
Batabestearengana
eman danok pauso bana,
au da Elizak gaur egiņ eta
eskatzen duana.
-9-
Eziņ arpegi alairik
edo une bat lasairik
izan onela bagabiltz alkar
menderatu nairik.
Sortu ezkero ezpairik,
ezta faltako etsairik,
bi alderdiei entzun gaberik
ez eman epairik.
-10-
Animaz gera berdiņak
Jaungoiko batek egiņak
goiko ta beko nola jakintsu
ala ezjakiņak.
Utzi gorrotozko griņak
besteren onaren miņak
beti ondoren txarra du alkar
ikusi eziņak.
-11-
Ez uste dana gerala
geiago iņor eztala
baizik oartu besteak ere
pertsonak dirala
Jainkoak mundu zabala
danontzat egin zuala
ta aginpide osoa Berak
bakarrik duala.
-12-
Anaitasuna bizkortu
ez gaitezela elkortu
alkarrizketa onuragarri
egizkoak sortu
maitasunik ez agortu
seta gaiztoentzat gortu
lagun urkoen eskubideak
biotzez aitortu.