"Mixeriari"
O[lea], I.
-1-
Pobrezan jaio giņan,
mixerian bizi,
zoritxarra besterik
eztogu ikusi.
Etxetik urten gendun
gudaren igesi,
era onetan iņor
ezin daike bizi.
-2-
Oso txarra izan da
aurtengo urtia,
urrego urterako
au da suertia!
Tamala da benetan
olan egotia,
ezin igaro balei
bien bitartia.
-3-
Anega bi arto da
gure kosetxia,
gauza eziņezkua
txarririk iltzia.
Oliorikan gabe
daukagu eltzia,
ezta aukerakua
olan ibiltzia.
-4-
Azitarako ezta
babarrunik izen,
olan ezin egon lei
lodi eta gizen.
Jakin nai badau iņork
gu nolan gabiltzen,
galdetutia baņa
etxaukak Bazas'en.
-5-
Erein genduan aņa
lur sagarrikan ez,
izango zalakua
egin gendun amets.
Emendik len baņo len
oba egin iges,
milla kilometruan
joan ninteke oņez.
-6-
Tomatiak igartu
legortiarekin,
olan lanik egiten
ezin leio ekin.
Azak eta porruak
oso dagoz erkin,
naikua lan diagu
bizitzen geurekin.
-7-
Izan dogun guzia
zazpi kalabaza,
onekin biar dogu
urte dana pasa.
"karrotak"* jateko be
eztiran lez gauza,
olan bizi izaten
etxagok erreza.
-8-
Lau bei etxian eta
gurditerdi belar,
negu ontan baioguk
zeri egin negar.
Arbia oso gutxi;
zerbait emon biar,
emendik iges egin
oba milla bidar.
-9-
Jentiak gaur daukanez
ainbeste malizi,
zoritxarra egin dok
munduan nagusi.
Gizon pobrerik etxok
iņork nai ikusi,
aldi ontan oba dok
munduan ez bizi.
-10-
Praka zarrak soņian,
arkandorarik ez,
barriak billatuten
etxagok ain errez.
Bazaz'en bizi gara
oso zoritxarrez,
olango tokirantza
oba etorri ez.
-11-
Etorri giņiela
ie lau urte da,
zoritxarra pasatzen
etorriak gera.
Makiņabatek baiok
munduan aukera,
ni baņo obarikan
juan dok lurpera.
-12-
Amabi bertsorekin
geure ibillera,
Bazaz'en bizitzeko
etorriak gera.
Emendik juateko
baneuko aukera,
enintze itzuliko
sekulan atzera.
* "Karrota", "zanahoria" erderaz.
|