Loiolako erri-irratia ixtekoarrixkuan...?
Olea, Inozentzio
Nere maitasun ta bertso-miņez
kantari nator beiņola,
ondo bai'dakit gure izkuntz;
nunai mardulki dagola.
Berri alairik ez daukat baņa,
ezin ixildu iņola:
laguntza eske, estu-antxean
ortxe daukagu LOIOLA.
Esan nai nuke txori polit au
Loiola-irratia dala,
eta laguntzen ezpadiogu
ixildu litekeala.
Gerta ez dedin, garaian gaude
ta saiatu egiņala!
ontan daukagun zer ikusia
ez uste danik makala...
Jarri gaitezen pixka batean
irrati oni begira:
Ots egin gabe, bera dijoa
premia dagon tokira.
Guretzat saio apaņagoak
nundikan entzuten dira?
Ai!, zer utsuna oiek betiko
bein amaituko ba'lira!
Gure ontan nor nekatu da
orrenbestean gaurdaņo?
Neke oiexek gaxotu dute
geiago eziņeraņo...
Lagun zaiogun, bizi dan arte,
danok ALDEGUNERAŅO!
Orain sendatzen errezago da
il da-gero pizten baņo!!!
Txoriak ez du kantatu izan
ez baldin ba'du arbolik,
ta nun babestu dezakegu guk
gerta ezezen kaiolik?
Arren! ez esan: LOIOLAGATIK
guri ez digu ajolik...
Ez dezatela albotik esan
ez daukagula odolik.