Ixilik eziņ egon naiz eta
Olea, I.
-1-
Ixilik eziņ egon naiz eta
astera nua bertsotan
orretarako gaur maixu jaunak
artu nai ditut aotan.
Oien gorantzak irakurri ta
entzunagatik prankotan
ez ditugula aintzat artutzen
iruditzen zait askotan.
-2-
Bat edo bestek esan lezake
beste berritxu bat ara
itz biribillak jaulkiko ditu
gure belarrietara.
Baņa maixuok ez uste izan
nijoanikan ortara,
itz utsez ezta iņor jasotzen
merezi duan mallara.
-3-
Zenbat losintxa ta zurikeri!
Nola litezke eraman?
Maixu jaunak nork geigo igurtzi
or dabiltz guztiak deman.
Itzezko sari ezerez ori
aizeak nola daraman
askozaz ere obe litzake
erdia dirutan eman.
-4-
Aspalditxoan gauz batzuetan
egiņ arren alegiņa
erakusketa aztu xamarrik,
ori da gauza jakiņa.
Gaur jakinduriz beste batzuen
malla iritxi eziņa,
ez estuenaz aurrera lanak
artuaz asi bagiņa.
-5-
Erakusketa bear bezela
moldaturik bagenduke
agian beste zakur batek gaur
zaunka egingo liguke.
Orregatikan maixuak ordaiņ
tajuzko bat bear luke
gaur egunean iņork nai al du
lanik egiņ musu truke?
-6-
Egarri degun aurrerapena
ikastetikan badator
lendabiziko maixuei lagun
egiņ oparo ta jator.
Egia da ta au esatera
kezkarikan gabe nator
ortan botatzen degun dirua
berriz geuregana dator.
-7-
Entzuten danez beintzat maixuak
meritu asko dituzte
ezer izango ez giņan pranko
gizon egin baigaituzte;
makiņatxo bat bizi-bidean
sartu ere bai, nik uste.
Zergatikan ez ordaindu bada
balio duten ainbeste?
-8-
Gure umeak eskolaratu
ta lasaitzen geranean
zorrotz eskatzen degu maixuak
piņ saiatzeko lanean.
Poz pixkatxo bat ona da zintzo
jokatu bear danean,
baņa bestezaz gogoratzen ez
geu ondo gabiltzanean.
-9-
Maixuen esku egonik gizon
askoren etorkizuna
lagundu bada ondo betetzen
daukaten bearkizuna.
Kendu lenengo bizi eziņak
duan eramankizuna,
geure onaren billa bagabiltz
or danon eginkizuna.
-10-
Maixu jaunaren lanak bear du
tokatzen zaion ordaņa
ezin-bizi ta bearkeriak
artu ez dezaten gaņa,
atzerapena dute gaitz oiek
beren sustrai eta zaņa.
Ta, zerk pizten du aurrerapena
jakintza on batek aņa?
-11-
Jakintza on bat ez al du gaurko
gizadiak oņarria?
Ezjakiņaren bizi-bideak
beti motza du neurria.
Obeto izan naiak berekiņ
nola duan egarria
danon artean arretaz zaindu
bear degu iturria.
-12-
Danok nai degu etorkizuna
ikusi garbi ta lasai
al baldin bada geu ondo bizi
ondorengoak ere bai.
Ori guzia ezin liteke
iritxi noski nolanai
ez badakigu egin bideak
erakusteko daudenai.