Gaztediaren alde
Olea, Inozentzio
Gaurko gaztedi onek
ainbat aitzaki
iņork izan ote du?
Jainkoak daki.
Asko daude guri galdez:
ĢJokatzen al dute legez?
Atzera ez al dijoatz
aurreratu ordez?ģ.
Gizon edadetuak
ala diote:
ĢGazteei griņa txarrak
sortu zaizkiteģ.
Egiņikan esmaiņak
daude zabar eta fiņak,
baņa gaurko gazteak ez
lengoen berdiņak.
Oraiņ gazteak ez du
gaztearorik.
iņoiz ikusi al da
orrelakorik?
Azkar ezi lanerako,
guk nai degun biderako,
baņa dana izan eziņ
bere onerako.
Dana eginda nola
zaion ematen,
ez du pentsatzen ere
lanik izaten.
Ames gozoz ezin poztu
zorion-denbora moztu
eskubide asko zaizka
gazteari ostu.
Zer jan da nola jantzi
guk esan dana,
nun jostatu ere bai,
auxen da lana!
Ez gaitezen ontan pasa,
artu bear du arnasa,
gizon egiņ dediņ noizbait
baņa bere kasa.
Zer du egitekotzat
gaurko gazteak?
Itxutzen du dirua
irabazteak.
Taberna ta dantza zakar
oietara juan azkar,
musika gabeko doņuz
poztutzera alkar.
Maitatzen du zarata
ta zalaparta,
ontantxe bai duala
aide aparta.
Jantzi kazkoz eta larruz,
motorretan makakorruz...
Onela ez ote dabiltz
aurrekoen erruz?
Orra zer gertatzen dan
sarri gurekiņ:
gauz bat esanagatik
beste bat egiņ,
justizia batzuentzat,
dana libre bestientzat;
au ejenplo ona al da
gaztediarentzat?
Bakar batzuek asko,
bestiak gosez,
lana fiņezan egiņ
eta deus ez.
Bear duan ari eman,
sarritan bai ari esan,
gero eziņ konpondurik
alkarrekiņ teman.
Gaztea ez izanik
gorputz bakarrik,
ez al dauka anima
landu bearrik?
Azalkeri oiek autsi,
onbidea erakutsi,
siņisbide danak beintzat
ez ditzala utzi.
Beti gauz bat ez esan:
ĢEgin zazu au!ģ;
baizik ixpillu izan
egun eta gau.
Mardul eman maitasuna,
baztartuaz laztasuna;
erein gogoz poztasuna,
ez etsitasuna.
Nagusikeri oiek
utzi ditzagun
izanaz gaztientzat
argi ta lagun.
Dira diran gisakoak
ala egiņ Jaungoikoak
guk nai arren eziņ izan
gu bezelakoak.
|