BAt batian sortu zait
Olaizoa, Jose (?)
"Bat batian sortu zait
"kantu zaar alako
"kantu berri-berriya
"euskaldunentzako.
"Kantatu nai dubenak
"bere esku dauko
"baņa ixtillu gabe
"zaar berri dalako.
"Lengo egun batian
"goiztik oso goiz zan,
"etxetik soro ulde
"irten berri nintzan;
"eperrak kantu berri, edo-ta
"zaar gisan, orra zer esan ziran
"nor-naik jakin dezan:
"Zarretik sortu oi da
"landare berriya
"'berriyak bearko-du
"zaar ontz irudiya,
"irauli zaiņetara
"euskal ur garbiya
"zaar ta berri alkartuz
"or Euskalerriya!
"Aupa euskaldun danok
"Oiu ta irrintzi
"maite degun ta zorrotz
"euskerari eutsi.
"amak kantuz seaskan
"zigun erakutsi.
"Kanta ba zaar ta berri
"nai ba degu bizi".
|