Nere lanetan
Olaizola Urbieta, Manuel (Uztapide)
1
Nere lanetan pasatutzen det urte guziyan eguna,
Bainan ogera joan beharra etorritzian illuna;
Nekatutako gerriyarentzat huraxen gauza biguņa;
Bedeinkatua izan dedilla, oya zu egin ziņuna.
2
Aldrebes edo ongi esaten jarraituko yot lanian
Ona zerala len esan degu segituko yot lenian.
Bein joan ezkero luzaro enaiz egoten aldamenian
Jayan parranda egin eta or gozalu astelenian.
3
Nere oraingo iru besotan oyaren kontua dabill;
Ba dakizute ni erdi gaixo eta naguala debill.
Bore aurrian aurkeztutzen naiz eta jarriko naiz umill;
Oi zuri batean jayo nintzan da oi zuriyan nai nuke hil!