Kantatu nai det nik'e bertso bat
Uztapide
Uztapide'k:
Kantatu nai det nik'e bertso bat
oso era tajuzkoan;
nola lagun zar txit maitatua
nik banuen Gipuzkoan;
len tzant tokira, berriro ere,
txapela zakigu juan;
iruritzen zait ongi zegola
lenago zegon eskuan;
merezi dezu ta gorde zatzu,
Basarri, urte askoan.