Balentin Berrio-otxoa Doatsuaren Kartak
Berrio-otxoa, Balentin
XIII
Manila-n 1857-garren urtian
Amatxo maitia:
Zenbat gau galdu ditu,
Cadiz-tik urten genduan ezkero?
Eta nik sosigu andiyan
Pasatu ditut lo
Itxasuaren erdiyan.
Egunak kontatzen egongo zan,
Sustoz beterik karta au artu artian ;
Eta osasuna bakiagaz
Egon da gure artian.
Jaungoikuari milla esker,
Faltatu etxaku ezer;
Beti euki dogu mai ona,
Eta egunian eguniango ogi biguna.
Lau euskeldun-bere etorri gera;
Noizian bein itz egin dogu euskeraz.
Bat zan San Frantzisko frailia,
Eta bera Otxandio-ko semia.
Andrakumia beste bat
Irun-en zituan bere asabak.
Beste batek eukan barkuaren agindua,
Eta au zan Bermio-n jaiua.
Fraile dominikua laugarrena
Semia da Mari Elizalde-na.
Pixka bat luzetu da gure viajia;
Aiziaren faltiak dauko kulpia.
Bost milla legua ibilli gera,
Eta estutasun gutxitan ikusi gera.
Virgiņa Mariyaren amparuan
Galduko giņian ba itxasuan?
Bost illabete guenian
Lurreratu giņian.
Zer pozik Virgiņaren arpegiyan
Ipiņi nituan nere begi biyak.
Nork explikatu
Virgiņa onen edertasuna?
Askori emoten dio
Gorputzeko eta arimako osasuna;
Bera da ziudade onetako ondasuna.
Viva gure Virgiņa Mariya!
Beria izan dedilla biotz guztiya.
Amatxo, bete dot iya papela;
Uste dot gaurko asko dabela.
Agur diot gurasuari,
Gorantziyak ezkonberriyari.
Don Inazio Retolaza
Eta beste kabilduko Sazerdote Jaunak,
Artu dizatela
Neure eskumunak.
Santa Ana-ko fraile
Eta monja guztiyak,
Jaungoikuari nigatik
Egin deiyela erregu andiyak.
Agur! Kumplidu senide guztiakin.
Apenas kabituko da emen.
Valentin.
XIV
Manila-n, 1857-garren urtian
Nere amatxo maitia:
Zelan dago gure gentia?
Ixilik dago kartia;
Akaso erratu egingo eban bidia;
Izanik ain luzia,
Ezta milagro andia.
Oindiņo ba-daukat esperantzia,
Leiruteko amaren letria;
Alperrik ikaraz egon plumia,
Amoriyuak ventzitzen dau guztia.
Ze gente dira ezkonbarriyak?
Gente honratua emon oi dau Urrutiyak.
Pruebak emongo ditu lengusiņa Mariyak.
Amatxo, ba-da berori bapere makurtu?
Ai! Urtiak iņori ezteutse barkatu;
Oindiņo ezta ainbeste atxotu;
Ardatzian nork berori ventzitu?
Baitia urtiak gaitik ez ikaratu;
Jaunaren bidurrian bizitza bada pasatu,
Il barik ezta iņor zeruan sartu.
Txoruentzat utzi deigun mundua;
Jauna maitatzen badaukagu biotz berua,
Ezta faltako zeruan ostatua.
Alperrik lurrian nekez jan artua,
Bizitza pobria zezurako da atajua
Ez larregi desiatu dirua.
Alperrik izan urria ederra,
Galtzen bada gure arima bakarra,
Ezta faltako begiyan negarra,
Ez lepuan sua eta garra.
Errosariyo sendua eskuan,
Aita guria eta Ave Mariak aguan,
Pensamentu santuak buruan
Ze gauza ederragorik munduan?
Ea bada, ama guria!
Deiez dago berorren semia;
Euki daigun biotza garbia,
Zergaitik dan Jaunaren legia.
Iņoz badau, pekatuak loitzen,
Zergaitik ez gera eleizan sartzen?
Aingeruak zeruan asko dira postutzen,
Pekatariak pekatua dabenian konfesatzen.
Aita Santo Domingo-ri nigaitik erregutu,
Eta Mariya Virgiņiagaz ez aztu;
Oraziņo ondo egiņak
Apurtu oi dioz diabruari agiņak.
Laster utziko dot Manila;
Visitatzen noia gentila;
Izanagaitik gizon txikiya,
Azi biar dot bizar andiya;
Tapatzen danian aurpegiya,
Orduan bai ni ikaragarriya.
Agur, ama! Ondo bizi;
Ez larregi burua ausi.
Agur, urrengo artian
Ba-dao diversiņua kartian;
Biotza, bada, nasaitu dedilla;
Ondo dago berorren mutilla.
Leituko ditu letra onek?
Ala uste dau Valentiņek.
XV
Macao-n, 1858-garren urtian
Hermana Maria Antonia:
Alperrik zuk niri ez eskribitu,
Lau verba esan biar deutsudaz.
Lenengo ta bat:
Hermana Luisa-ri
Eskribitu deutsadan guztia
Igual da zuretzat.
Bigarren: Ez aztu Ama Virgiņia
Biotz biotzetik maitatzen;
Berari gusto eman nai badozu,
Atentziņo aundiagaz
Errosarioa errezatu egiozu,
Eta egunian egunian
Mortifikazaiņoren bat eskiņi egiozu.
Irugarren: maitatu egizu
Asko zure zeldia;
Eta nezesidaderik eztaguanian,
Ondo da ortik ez urtetia;
Aintxe ondo-entzungo dozu
Jesus maitiaren verbia
Auxe da alegre bizitzeko bidia.
Laugarren: Oraziņuari
Euki egiozu afiziņo andiya;
Oraziņo barik ez zera izango
egiazko monjia;
Zeure lanen erdietan
Jaso biotza zerura:
Antxe daukagu geure
Ondasun guztia.
O nere biotzeko
Jesus maitia!
Larri dabil
Emen gentia.
Noiz libratuko da
Gorputzeko sokia?
Noiz izango naiz
Guztia zuria?
O zelan luzetzen dan
Neure bizitzia
Egin bedi gauza guztietan
Zeure vorondatia.
Agur, Hermana;
Agur, zerura artian.
Ez nigaz akordatu.
Biar dozune karta au
Erre ta kiskeldu.