[Bertsotan]
Uztapide - Zubeltzu
UTZAPIDEK:
Mundu onetan biar genduke
danak bizitza alaian,
aste egunian lan puxka bat ein
eta deskantsua jaian;
zertan ibilli errietaka
matraka ta armoniyan?
Nere laguna, galdetzen dizut:
zer berri dago Mardaian?
ZUBELTZUK:
Al dan moduan esango dizut
nik dakidanen izkuntzan,
ez al dakizu lenagotikan
nolakua dan morrontza?
Urtiak pranko juan zaizkit
eta tristia daukat biotza,
gaiņera berriz aurtengo neguan
beti degu aize otza.
UZTAPIDEK:
Aizazu, aita, etzaidazu jo
neri oinbeste illeta,
zuk badakizu zein aldetara
dantzatutzen dan trinketa;
beste bat igual eukiko dezu
etxian ondo gordeta,
aize otzari gogor eiteko
dezu panazko txaketa.
ZUBELTZUK:
Ta nik oneri artutzen diot
alako erreparua,
begira zazu zer koleretan
jarrita daukaten burua;
nai nuke baiņa palta det emen
neretzako anparua,
txaketa baiņo obia nuke
baneuka odol berua.