Udaberriari
Okil
Jas...! udaberri, txori-buru txaldana,
Txonta, txatxu, txirtxil aldakorra 1
Azigaitzat arturikan ainbat lora,
Orlei-jatziz apaintzen zeradena.
Zure indar estandagillearen bidez
Leartu dira lore, osto ta suldarrak ;
Elbi, kukux eta zomorro ain txarrak
Asi dira giza-gaixoaren kaltez.
Arestian otzak dardarka geundela
Poztu giņun eguzki xuri epelek;
Zuk, ordea, orri ausarki atereaz
Gaude berriz eguzki gabe bezela.
Deitzen zaizu bide gabe Udaberri,
Tokietan bai ta ere uda-lena;
Oroiturik neguko giro epelak
Nik dizut deituko negu azkena.