Nagusiak... nai duna
Okil
Gizon bat omen zan
txindun okitua,
eguzkipe gauzetan
benetan altsua.
Urtero iltzen zitun
urde bi senduak,
jaiero sartzen zuan
eltzean oillua.
Bein ala jarririkan
buruan apeta,
ta gauz obeotake
bear zan arreta,
auntz bai bazka nai zun
aritz muturretan.
Oiña utsegin zuen
zeregin orretan,
erori ta lepoa
ausi ere bertan.
Ori ikusirikan
une larri artan,
morroi batek besteri
diotsa, deituta
"Gure nausiak lepoa
orain ausi ez dik ba!"
Ta besteak erantzun
zion eserita:
"Nagusiak... nai duna,
...nagusi dek eta".
|