(Txistulari gazteeri)
Oiarbide, Florian
-1-
Eskaturikan Jaunari
astera nua kantari
agur pozez guziori!
Euskalerrian neska ta mutil,
ba-da gaztea ugari
gaur asia txistulari
ekin diote lanari,
puja berria da ori!
-2-
Bizkai, Gipuzku, Naparra,
gure gaztedi jatorra
oien asmoa ederra.
Ortxen dabiltza beren txistua
makilla eta danborra,
artu baitute indarra
berritzen oitura zarra
ba-zan zerbaiten bearra!
-3-
Iņork ez genduan uste
azaltzerik orrenbeste
txistulari berri, gazte.
Gelditu gabe bazter guzitan
or dabiltza jai ta aste,
arkitzen bagera triste
oiek alaitzen zaituzte
txalok merezi dituzte.
-4-
Lengoan joanik errira
bertako plaza berrira,
an egon nintzan begira;
Bi mutil gazte txistulariak
azaldu ziran erdira
egin zuten kalejira
jendea alegrantzira,
biak Ernani'ko dira.
-5-
Bi mutillak euskaldunak
txistua jotzen dutenak
ondo ditut ezagunak.
Geiago ere, orain Ernani'n,
ikasten ari diranak
gogoz arturikan lanak
asmo onarekin danak
guziori zorionak!
-6-
Gure aurreko umillak,
txistulariak abillak
danak nola diran illak.
Baņa atzetik orain or datoz
gazte jator, biribillak,
artutzeko aien mallak
arbol onaren muskillak,
saia zaitzezte mutillak!
-7-
Gauza onik ez zapaldu,
al dan guzia zapaldu,
berak ondo merezi du.
Aurrera ere Euskalerriak
baratz jatorra bear du;
txistulariak ugaldu
oitura zarrari eldu,
ori ezin leike galdu!
-8-
Jaungoikoaren legera,
gu sortu giņan lurrera,
eta euskaldunak gera.
Danok anaiak gerade eta
bildu gaitezen batera,
txistulariak, aurrera!
guziok oien antzera,
maite dezagun euskera.
-9-
Txistua ta danboliņa,
soņu alaia ta piņa,
euskaldunentzat egiņa.
Oiek galduta gure biotzak
artuko luteken miņa,
nola baitan gure griņa
guziontzat atsegiņa,
eutsi orri alegiņa!
-10-
Azkeneko iritziak
bukatutzeko guziak,
Jaungoikoari graziak!
Biotzetikan agurtzen ditut
euskaldun txistulariak,
gure lurraren argiak
izan zaitezte garbiak,
alaitu euskal erriak!
|