Ondarrutarrentzako meza erreza bertsotan
"Nire erriak samur, dotore ta ja-
tor otoi egin ta abestu dagiala nai
do."
PIO X
INTROITUS
(Sarrera)
Orra or abadia
aldare aurrean,
ta emen Zure erria,
Zu gurtu naiean.
Gure soin ta gogua
Zure pozak dabiz,
augaitik abadiaz
otoitzetan gabiz.
KIRIE
Parkatu, arren, Jauna,
euki gure erraki;
entzun gure arrena
ta artu samurki.
GLORIA
Gora daigun Jainkua
zeru ta lurretan,
Seme ta Espiritua
goratuz Aitagan.
CREDO
Fede bizi-biziaz
Zugan siņisten dogu,
gure odol gaztiaz
autortzen zaitugu.
Jaungoiko bat bakarra
iru izatetan,
Eliza orokorra
santuen bizitzan.
ORATE, FRATRES
Gure ta zurea dan
opari santu au
Jaunak bere begitan
gogozko izango al dau.
Eliza guzti alde
da gure eskintza,
sortalde ta sarkalde
dedin Jaunai aintza.
SANCTUS
Jaunan anditasunaz
arro da mundua,
autortu ta deituaz
ira aldiz santua.
Gure ta guretarren
premiņa ta biarraz
oroitu orain, arren,
errukiz ta arduraz.
MEMENTO
Kutun doguzan illak
orain gogoratu,
Jauna zurekin eurak
zeruan alkartu.
PATER NOSTER
Zeruetako Aita,
Jaun altsu ta errege;
gurekin bedi baita
Zure nai ta lege.
PAX DOMINI...
Nai dagun zoriona
lortzeko maiteki
zerutar bake ona
gugaz bedi beti.
DOMINE, NON SUM DIGNUS
Zure duin izateko
berba bat premiņazko,
Zu garbi artuteko
bera nai ta ezko.
COMMUNIO
Pozik andienagaz
iruntsi nai zaitugu;
Zure odola gureaz
bat egin nai dogu.
PLACEAT TIBI,
SANCTA TRINITAS
Irutasun santuak
bedeinkatu gaizan,
biotz eta goguak
eratu daiguzan.
Meza santu onetan
arturiko indarrez
beti zaindu gaitezan
gure Jaunan bakez.
|