On Jose Manterola jaunaren oroitzan
¿Zer gertatzen da Euskal-errian?
¿Zergaitik gaude miñ umildurik?
Lutoz jantzirik buruzpetuta
Samintasunez inguraturik?
Iñauterietan jolas danetan
Gebiltzan oek ia choraturik
¿Zergaitik gera gaur aurkitutzen
Penak biotza erdibiturik?
Gogoratzian bakar-bakarrik
Zaizkit begiak malkoz betetzen,
Eta ikusirik erri maitiak.
Nolako penak ditun sofritzen,
Biotz barrendik diot, ote da,
Norbait eztana kupidatutzen
Ikusirikan seme zintzo bat
Lan geyegiak obiratutzen.
¡O ume legal nekaezkorra
Izkribatzaille guztiz ernea!
Euskal oitura, kanta, soñuak,
Bildu ipintzen berdingabea!
Sorterriaren alde ainbeste
Lan eder jakintsuren jabea!
¡Zu izan ziñan ama Euskera
Zutik iduki zuen abea!
Zu izan ziñan, bai; ta Jaunari
Eskatzen diot nere otoitzeten
Eman deizula merezi dezun
Sari gozoa zeru altuetan
Eta zuk andik piztuko dezu
Euskal-erriko biotz danetan
Beardan sua garaitutzeko
Gure etsaiyak toki danetan.