Okertuak bere okertzaileari koplak
Fortuna erori zait burutik beera,
Zuri baitautzut esker, gure jaun Barbera!
Arriturik bakotcha niri digo beira
Bi begiez!...
Nik guziak ikusten begi bakar batez!
Leen biez,
Orai batez,
Oro ikusten begi batez!
Mundu au betea da zenbat naigabez;
Barberak okertu nau, abiltche izanez!
Leen banindagoen ardura nigarrez
Bi begiez!
Zertako biez egiń? Aski daite batez!
Leen biez,
Orai batez;
Jaunari esker, begi batez.
Nonbait balinbadira bi bos liberako,
Bietarik ooinak ez dik bat utziko,
Zuurra den gizonak ez beza egin lo
Bi begiez!
Barberak manaturik, egiten dut batez;
Leen biez,
Orai batez;
Zuurren gisa, begi batez!
Zure ooratzeko, gure jaun Barbera,
Lau kopla ez dirade izanen sobera.
Leen ikusten nuen betirisanz bera
Bi begiez!
Milesker, jaun Barbera, egundanik batez;
Leen biez,
Orai batez,
Obe lizake niolaz ez!
Eztugu zeren kecha biarko fortunaz;
Gauden deskantsu gabaz, arinik egunaz
Goza gaiten aldian aldian dugunaz
Bereala!
Jainkoak garamatza-ongi den bezala
Atzo ala,
Egun ola,
Niork ez jakin gero nola!