Ttotte Hazpandarra.
1
Oi! Herritarrak, oi! Hazpandarrak,
Toki bereko gizon ederrak
Elgarretarat egun bilduak!
Eman eskerrak Jainko Jaunari bis
Nausi denetan hoberenari
Gauza guzien Egileari!
2
Oraino zuri, oi Eskualduna
Berriketari maite duguna,
Gure guzien esker minena!
Zure barnean, berri handi bat bis
Jin tzauku hunat, Indietarat,
Gure bihotzera ongi bozterat.
3
Landesetako Jaun Aphezpiku
Aita Sainduak berechi dauku
Norbeit ez dena burutik mainku.
Kargu hortako da hautatua bis
Mathieu seme, hain maitatua!
Dezagun erran: Oi! zer hautua!
4
Horra berria hedatu dena,
Gure herria bozten duena,
Airatzen ere Hazparne dena:
Beha karrikak, dena loretan, bis
Bazter guziak, oro lilitan,
Jende osteak bozkariotan!
5
Eliza bera banderatua.
Gaineradino da loratua.
Nork konda dio hango mudua!
Aldare aintzin urreztatua bis
Herriko semez inguratua
Ezin hobeki zen apaindua!
6
Non dugu bada Bernadin zena,
Kartsua bezain gizon zuzena
Orok, herrian, maite zutena.
Bai segur gira, ez da dudarik, bis
Beha dagola zeru gainetik,
Haurrari beha, bere tronutik.
7
Jaun Aphezpiku, Jainko gizona,
Erran daukute zoin tzaren ona!
Bai eta ere zoin jakintsuna!
Agian luzaz! zare biziko bis
Zeru lurreko Jaunaren dako,
Bekatorosen kombertitzeko!
8
Akabatzean, adichkideak!
Herritik urrun bizi girenak,
Aphal ditzagun gure buruak.
Aphezpikua, huna lagunak, bis
Non giren, hemen, bildu-bilduak
Gure gainerat heda Eskuak!