Donibane-Garazi
Norberto
1
Donibane Garazin zer zaukun gertatu,
Hitz laburrez nahi dut orori kondatu,
Aldi huntan hiria ez da ez goratu
Ai, ai, ai, Matalatz
Ez duk buruan hatz (bis)
2
Igandean gituzte deitu bozkatzerat,
Gorriak ez izanez gizon plantako bat,
Arrayet hartu dute kontseilarikotzat
Ai, ai, ai, Matalatz,
Ez duk zoburuan hatz.
3
Matalatz dut ikusi chapela buruan
Zilarrezko lunetak sudur mamiluan
Aitoren makila bat bazauken eskuan
Ai, ai, ai...
4
Arnoz hor ase dira hogoi bat tripero
Artzainchuri, Tukutun, Bertzkina, Montrero
Gaizoek ez zakiten zer daiteken gero
Ai, ai, ai...
5
Usu behar gintuzke holako egunak
Manechek balituzke mahaiko lagunak
Anitzak dire botzak saltzen dituztenak
Ai, ai, ai...
6
Egun aberats eta bihar ezerian
Zonbat holako dugun Garaztar hirian
Alfer bizi direnak astegun gorrian!
Ai, ai, ai...
7
Judu faltsuek zuten enganatu Judas,
Papogorriek hemon erosi Matalatz;
Igandean ez zuen dihururik eskas.
Ai, ai, ai
8
Donibanen zer diren orai da ageri
Zentzuz bai adimenduz zonbat diren eri
Egun dira mandotik astorat erori.
Ai, ai, ai...