Nondikan
NONDIKAN zatoz aize goxoa
nere matrailak laztantzen?
Gau ilunaren itxura latza
sedazko eskuz biguntzen?
Gau ilunaren ixiltasuna
doinu lirainez betetzen?
Nondikan zatoz ludi mindu hau
horren gozoro alaitzen?
Zergaitik, aize, etzara beti
ain maitekor ta biguna?
Zer dala eta ez zara beti
gizadiaren laguna?
Txistu otsean zatozanean
iruntsi nahiean dana
era horretan gizonagandik
zer da lortu nahi dozuna?
Bai, sarri txistuz ta orruaka
etorten zara aidean
bidez aurkitzen dozun guztia
hil da iruntsi nahiean
odola eta samintasuna
itzirik zeure atzean.
Zer egin ete dabe gizonak
Zer baina zure kaltean?
Itzi egizuz bide zatarrok
ta hartu bide zuzena
Etzaite izan gizadiaren
samina ta ondamena
Kendu zugandik arrokeria
Kendu aundikeri dana
Ta izan zaite guztien lagun
gaur legez goxo biguna.