Nik "bai", zuk "ez"
Nik «bai», zuk «ez»,
«ez» nik, «bai» zuk...,
orain hogei urte
Arantzazun.
Nik «bai», zuk «ez»,
«ez» nik, «bai» zuk...,
orain hamar urte
Deustun.
«Baietz» nik, «ezetz» zuk,
nik «ezetz», zuk «baietz»...,
orain bost urte
Beasainen.
Ni bizirik, zu hilotz,
orain Derion.
Zure gorpuaren aintzinean
ahal izan dudan ekinean,
(zure ta nire baita)
Gure Aita esan dut, Aresti,
kaleko arkaitz,
aurkako bidezti
kontentagaitz.
Gizarte kutsatuaren
parnaso berriko
aitzindari,
hizkuntza urbanoaren
sortzaile taldeko
mailukari,
Harri eta Herri:
harritxo bat izan nahi nuke,
harritxo bat nik ere,
egunotan,
harrizko herri hontan.
|