"Petites Soeurs des Pauvres"
M.T.
1
Beti danik hautatua
nere gogoak badauka
Zorionezko berriak
agertzen ditut noiztenka
Miarritzek xahar etxe bat
guzientzat hortxe dauka
Ehun urte, aurten beteak
ez da oraiko egoitza.
2
Etxe xahar, maitagarri
iduri duzu kaiola,
Adin bateko xaharrak
biltzen dira itzalera
Elgarrekin goxatzen dira
ta solastatzen ardura
Ilun nabarra jiten denean
sartzen dira ohantzera...
3
Xahar maiteak, ez lotsa
badaukazue egoitza
Osasuna izan geroz
atxik beti esperantza
Hoinbertze seror hor baitira
axolatuak zuentza
Hoiek emanen dautzuete
eskas duzuen laguntza...
4
Pobrien seror maiteak
aspaldiko ezagunak
Hainitz toki kurrituak
bai hiri ta bai kanpañak
Nola ordain gure partetik
zuen otoitz eta lanak?
Zor bezala onhartzen tugu
zuek galdegin limosnak.
5
Ehun urte, iragana
xahar etxea sorturik,
Luzaz xutik egon dadin
otoitzez nage hemendik!
Jainko maitea, beha kolpe bat
eman dezazu zerutik!
Ondokoek goza dezaten
hil arteraino beretik...