"Gure Irratia"-ri
M.T.
1
Agur Gure Irrati, zuri naiz mintzatzen
Egunero jendeaz zare zu ohartzen
Zuretzat dutan karra barna dut senditzen
Euskaldunek bihotzez zaituzte maitatzen
2
Zaude otoi bizirik, Gare Irrada
Zuk salbatuko duzu, gur'Euskal-Herria
Gure hizkuntza baita parerik gabia
Arbasoen mintzaire aberasgarria
3
Lapurdiko herri bat hautatu daukuza
Herri hortan jendiak iten du zerbitzu
Eguna izan dadin guziz zoriontsu
Besta baten tokia izana da Jatsu
4
Kanpaña horrek duen bere helburua
Guzieri egiten battu gonbidua
Aurten bortz urte ditu noiz baitzen sortua
Gora Gare Irrati, zaude betikua.