inprimatu
Peisant baten abisuiak mera izan den bati
Izenburua:
Peisant baten abisuiak mera izan den bati
Sinadura:
M.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
55.zk.
Orrialdea:
4

Peisant baten abisuiak mera izan den bati

 

M. D.

 

 1

 

 Chantiago, Chantiago,

 Ehiz mera gehiago;

 Kendu hite konseilutik

 Guziek hastigaturik.

 

 2

 

 Egin die azkeneko

 Ein beharra lehenago

 Gelditu hiz penarekin

 Hamar zehe sudurrekin

 

 3

 

 Ez duk bilduko presentik,

 Ez izanen gomiturik;

 Alde utenak itchuraz

 Itzuli zaizkik gibelaz

 

 4

 

 Adarrak sar-zkik barnerat,

 Ez ager gizonetarat:

 Irriz jokaturen hite,

 Ez bahiz gordetzen fite.

 

 5

 

 Orai baduk asti frango

 Atsoekin jokoan artzeko:

 Horra hire konpainia,

 Hire kontsolamenduia!

 

 6

 

 Atso horien, moltsatik

 Ez duk jalitzen urherik:

 Bethetzen die ordainez

 Hire sala dena phutzez.

 

 7

 

 On bazauk gizentsu hori

 Plazer hortaz goza hadi

 Pen'eiten badauk usainak

 Sudur handi hoi tapa-zak.

 

 8

 

 Gero, harturik chamarra,

 Habil aberen zaintzera;

 Hortako hintzen sortua,

 Ez gidatzeko herria.

 

 9

 

 Ein behar tik lan arruntak

 Bertzelako gai ez denak:

 On ez den astoa zelako

 Zerbitzatzen duk phastako

 

 10

 

 Ene bertsu grosierak

 Barkatu beharko daiztak:

 Lenguaia pollitagorik

 Ez zakiguk ez hik, ez nik.

 

 11

 

 Diote pleini hizala

 Martira bahintz bezala:

 Gu denak zerriak omen,

 Hi mera ez nahiz hemen.

 

 12

 

 Ez baduk bridatu nahi

 Mihi pozoinatu hori,

 Bertze kantu bat geroko

 Badiat prest hiretak.

 


inprimatu