inprimatu
Antzarazaina
Izenburua:
Antzarazaina
Sinadura:
M.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
858.zk.
Orrialdea:
4

Antzarazaina

 

M.C.

 

 1

 

 Batean gibeletik, gero aintzinetik

 Antzarak deramatza urhegi-hegitik;

 Hauk andarka joaki, karkara mokotik;

 Berak lana dilindan galtza-orratzetik...

 

 2

 

 Neska antzara-zainak urdinik begia,

 Ur-hila bezalako kliskarik gabia;

 Buru-muina ere lo, burdin iduria,

 Ezpaitzaio argitzen den mendren ideia.

 

 3

 

 Arroila-bazterretik zonbat lore deika,

 Haren eskuetarat hurbildu nahizka:

 Bainan gure gaizoak bihotzik ez dauka,

 Edo du odol xuriz bete zanka-zanka.

 

 4

 

 Euri ala atheri, ur-hegi beretik,

 Horra gure neskatxa antzaren ondotik,

 Batean gibeletik, gero aintzinetik;

 Hauk andarka johaki, karkara mokotik!

 

 5

 

 Herritarrak urrundik zaizko urrikaltzen,

 Ezpaitute nehundik auzia trenkatzen,

 Ea neskak antzarak dituen gidatzen,

 Ala bere antzarek neska deramaten.


inprimatu