Ilko didaten bildur naiz (Nere zozoa)
M.A.
Ene baratzan
Beltz-beltz zozoa
Saltaka
Korrika
Lur gaztainean
Gogoz zuloketan
Ene baratzan
Korrika
Saltaka
Moko ori oriz
Zozoa beltz-beltz
Illuna urratzean
Ene baratzan
Jolas gozoan
Korrika
Saltaka
Bere janketan
Lur gaztainean
Pozik Ikustean
Saltaka
Korrika
Ene zozoa
Moko ori oriz
Ama lurrean
Gogoz janean
Nik ikustean...
Korrika
Saltaka
Txio luzean
Euskalerrian
Ene lurrean
Ene larrean
Saltaka
Korrika
Zozoak jatean
Zozoak abestean
Lur gaztainean
Orduan, goiz-goizean
Saltaka
Korrika
Jan nezakean
Nik galdetzean
Lur ortatikan
Korrika
Saltaka
Moko ori orian
Kanta edarrean
Neri esatean
Saltaka
Korrika
Nago baietzean
Neri kantatzean
Goiz goizean
Bueltaka
Bueltaka
Nere oean
Txori esanean
Amets txurian
Bueltaka
Bueltaka
Izanen ni larrean
Euskal lurrean
Nik pentsatzean...
Ene zozoa
Zozo beltza
Moko ori oriz
Ene baratzan
Lurra zulatzean
Gose pozean
Oi, zozoa!
Ene zozoa!
Ni esnatzean
Gaur goizean
Dago ixilean.
Asa zar artean
Saltaka
Korrika
Nere baratzan.
Lur gaztainean
Zozos ikustean...
Sartu naiz pozean
Ilko didaten bildur naiz!!!
|