Neska-mutil zarrak
Mutil-zar batek
1
Neska zarrak deitzen
Dira orain damak
Naiz du izan ainbeste
Urte nola amak:
Zarraren zarrez iya
Egiñik eskamak
Ala ere poztutzen
Ditu eder-pamak.
2
Moja juango lirake
Ezkondu ere bai
Baña arantzarikan
Iñola-re ez nai;
¿Eta egongo dira
Beti onela gai?
¿Zer uste dute bada
Damachuak, ja... jai?,
3
Eleizako santuaz
Norbaitek erruki
Otzaz ill ez ditezen
Bear du iduki
Neska-zarrak, jautziko
Dituzte ederki
Oyek zertako diran
Orra erabaki.
4
Mundu danak oyezaz
Egiten du parra
Ez da nai-gabe guchi
Sufritu bearra ;
Edozeiñ umek diyo
"Orra neska-zarra.
Gauza ona badare
Izena da charra.
5
Iñoren illiakin
Palta berriz ortzak
Alkar jo bearrian
Sudur ta okotzak
Negua igarotzen
Dute dar...dar... otzak,
Osoro beldurtzen nau
Oyen ezur otsak.
6
Koloriak gorritzen
Egiñ alegiña
Ekarririk kanpotik
Pintura chit piña
Baña ezin estali
Erdoi ta zikiña
Neska-zarren gaitza da
Edertu eziña.
|