Donostiako neskacha gaztiak
Mutil-zar batek
Donostiko neskachak
Ditugu ikusten,
Osoro apaindurik
Nola diran jazten:
Ipurdi konkorrakin
Dirade ibiltzen,
Ez dute bada oyek
Soldata asko artzen,
¿Nondikan dute, beraz
Orrenbeste sortzen?
Iñoiz ikusten dira
Neskacha gaztiak,
Kameluaren gisa
Konkorrez betiak;
Ikustekuak dira
Oyen koloriak,
Nayago dute kanpoz
Egon dotoriak,
Naiz arkitu barrendik
Plakiyak betiak.
Eziñ fiyo liteke
Orrelakoakiñ,
Biar baño geiago
Dabilkitenakiñ:
Ni, beintzat, ikaratzen
Naiz neskach oyekiñ,
Nayago det mutill zar
Gelditu beñepiñ,
Eta ez deskuidatu
Orlako batekiñ.
|