Ur txiki, ur guztiak
Muniategi, Sabin
Sorburuzko bolbolaz
lurreko iturriak,
zerbait bidean utziz
ur txiki, ur guztiak
lats, ibai, ta errekaz,
ur andirantza doaz
edurren ur ta, euriz
geituak, ibarretaz...
Ibilizkoan, deslai,
arantzakaz, larrakaz,
ainbat neke, oztopoz
esizko andaparaz
arkituko dira bai,
aldiko goibel, laiņoz
ta, egun argiakaz
itxasorantza, alai.
Atzeraka egiņik
etzanda, bertanbera,
itxasoko bildurraz
eztago gelditzerik
ez ego, ez iparraz,
norbere arabera
bertan loak arturik
amets ustelakaz.
Ibili egin bear
eta, aurrera iarrai
bidez-goiz ta iņular-
begiak argi, ernai.
Ibili, negar ta par,
ibili aldanaņo
ur andian, bat-bakar,
bat egin arteraņo.
|