Unea
Muniategi, Sabin
Zure begien ta ikuspegien artean
oroitzamen keiak gora doaz astiro
ta, maitasun batek dabes an urrunean
abes dagi bai, bare-bare, legunkiro.
Aizeak eratsi, baztertu gura ditu
arratsaldearen orbandutako orriak,
udazkeneko orbel itunak ondatu
bizitasun barriz sor daitezan barriak.
Kirkir zoli baten abotsa datorkigu
inguru dana kirkirka astinduz ozen.
Ta, txotiek zer diņoe zeru-zear alaitsu
egaka arin bata-bestearen ondoren?
Begien barruan dakusgu nabarmentzen
tristuraren goibeltasun itzal ituna,
indar artzen, unez une sakonagotzen
denporaren berarizko orban lizuna.
Alan be zuk abestu egin nai zenduke
ta esateko duin litzaken zerbait esan,
biotzez abestu, len bezin gogotsu, maite,
ederrari bideak edegiz zeure baitan.
Baņa, irudi bat eten da... betiko ete?
Bakarrik dantzuzuz orain zeure oņotsak
eta ixillak baieztutzen dauzan zeure
bakartadearen bakartadezko anotsak