Udako zerupean
Muniategi, Sabin
Joango gara? Ta, joan joan
egin ziran alai, ingumakaz,
bizitzazko amets egoan
joan egin ziran bai, txoriekaz
Egurastera ta, jolastera,
joan egin ziran aizebera;
eguzkia artu, gozartzera
joan ziran bai, zelaietara
Eguzki ta aize lagunakaz
an, zelaian dakusgu Mirentxu
beren jolaskide lagunakaz
Gorane, Aintzane, Edurnetxu...
Udako zerupean, zoriontsu,
arin-aringa, mitxeletak lez,
egurasten ziran, leiatsu,
zugatz eder batzuen itzalpez
Ingumakaz, pinpilinpauxakaz
dantzaketa zuri eta gorriz,
dantzaketa zuri eta gorriz,
dantzaketa baltz eta orlegiz,
dantzaketa nabar, urdiņakaz
Bizia baretsu, orriz orri,
maitasunezko aize, egoakaz,
izadiaz dabil agurkari
beren gogai, itxaropenakaz
Loran dago bizia pinportez,
loran neskak irripartsu, bipil,
loran izadia bizikundez,
neskak bezin irrikor, txoratil.
Ta, bizitzaren goratze pozez,
ta, bizitzaren itsaropenez,
ta, udararen maitezko senez
biziak ots dagi zorionez.
Dantza dagi egunak goraka,
dentza aizeak bigun, jostari,
dantza neskak, alai, aupadaka
gaztetasun pozez, ameslari.