Udako ikuspegi bat
Muniategi, Sabin
Udako gau argitsu batean
itxas ederrak lilluratuta
eguzkia itxasperatu da
an, sartaldeko ertz urrunean.
Zoragarrizko izartzapean
murgildu da mustada batean
goiko zerua lez ikustean
beste zeru bat beko aldean.
Jaungoikozko lilluramena
sortu da bai illunabarrean
itzalezko estaldurapean
gaubide sorgintsuz datorrena
Gentzazko bake santuan nago
ur kresalakaz bat egiten dan
ibaia daukadala an bertan
mendipean, apur bat beerago.
Txirtxillen abestiak dantzudaz
ta, berein zomorroren agurrak,
bakoitzaren abesgai, doņuakaz
eresituz inguruko lurrak.
Bijotzari zabalduz ateak
oraindik ba-dagoz bai, munduan,
ametsarako gaiki ta bideak
laztanka, izadiaren kolkuan.