Udaberri eresi
Muniategi, Sabin
Udaberria da bai eta,
bere eguzki, indar berritze
aize epelez,
bere esnatze
lore-iantzizko
txiokada pozgarriz,
biotz deika dator bizia
amets-erroakin
lurrean, gogoz sustartua.
Deika dator bai,
ler-zori... Au, bizi-itzarkera
eder-sorburu eskugarri!
Dana, maitebide
itxaropen ernez,
dana,goiz-gora bigunez
eta, adarrik adar,
zelai eta larrez...
deika dator guztia
goibideak erletuz,
aize pinportuaren
larrosatasunez.
Eta, bizidun bizi, landare...
danak bat-batean,
eguzkiaren ikutu
etorri gartsuz,
biotz muin, txustarretan gora
lurra ezetuz,
bide-ikara eztia dariote
lorrail argiaren
emai lurrintsuz!
Eta, gazteak ere
bere, gazte ametsez,
bere, begirada,
argi baikorrez
aidean zeruratu dira,
-aidean aide-
gogozko lorketa betean,
aizearekin aizeka
eta, txoriak bezela
mokoka eta, egan!
Deika datoz bai otoi-eskariz
biozkada goitarretan narrez...
(illargi eta izarrak naste)
laņo beltz ta illuna ezetsiz,
oin arin eta, aopekotan,
eskuz-eskuzko begiz datozte,
eguzkitasun zoragarriz!
Eta, itzartze, otoi beroetan
goituz datorrena amets-argiz...
dana da, gogo, nai aundi bat,
dana, egada bizigarri bat,
elkarmiņezko aizeratze
ta, itxaropen ale eder bat!
|