Txindoki'ko Mari...
Muniategi, Sabin
Txindoki'ko Mari, Anboto'ko Mari...
Agerkera ongarri edota gaiztoz
Euskalerriaren aintzin-aldi batean
Beren Ģegunezkoz edota gauekozģ:
Mari, Maya, Maindi, Maide, edo Mairi,
Erroturik zeudenean gizartean
Izadi Amaren loturakizunean
Euskereaz bat egiņa ain bereizgarri!
Mari. Nork ez du entzun ta nork ez daki
Ainbat leiza-zulo ta kobazuloren
Ainbat inpernuko dama ta andraren,
Ainbat sorgin landa, egoitzaren berri?
Nork ez daki gurasoz entzundakoaren
Zadordurazko ipuin ta gertakari
Ainbat gau-aro beltz ta izugarriren
Aoz-ao gureganduriko deabrukeri?
Benetan entzutetsuak dituzu bai
Atxorrotz, Baltzola, Supeleor, Anboto
Petralanda, Agamunda, Marizulo,
Orduko ele-melezko ainbat bidez:
Aketegi, Akelarre, beren larrez
Zelharburu, Azalegi, Otsabio,
Murumendi... Ai, zenbat erratz, bildur-gai,
Neguko gau illun bakoitzari dario!
Mari, esan... Zein ete zure izari,
Zure ben-benetako gogai ta ari?
Batzuen ustez, urrez inguratuta
Agertzen omen ziņan andre nagusi;
Baitere iņoiz gona gorriz jantzita
Edo odeietan zear lau zaldizko
Zaldiburdi dotore eder batean,
Goietan gora gaupean estaltzeko.
Berein eratara ikus izan zara
Euskalerriko koba, zelai ta larrez,
Ereiņik alako bildur ta ikara,
Batez ere trumoi-egun ostiralez
Goiak urratuz, inpernutar asarrez,
An, Gorbeia aldetik... Eztakit nora!
Oiz, Aralar... ala an urrunagora
Erratz gaņean eserita sugarrez?
An-emengo zinezkeri ikuspegiz,
Suge, aari, sai, bele, aker, egazti
Abere itxuraz ikus izan zaitue
Zezen, zaldi... (berein ta bost aurpegiz)
begintxa ta, abar. Iņoiz baita ere
Aize bolada, zugaitz ta odei zuri
Edo ortzadar antzera, zoragarri,
Ikus zaitue erriz-erriz ibiliz.
Izadiaz egunoroko burrukan
Ari izan dan zerutar erri onen
Gogamen aintziņati, guztiz zarrean
Zuztraituak dauden gure euzkerearen
Aldakuntzazko bizi-aldi luzean
Oņarritu izan diran jazokunen
Dirdirak dira, Mari'zko urratsetan
Bertanberatuak zadorpe illunean.