Txakolin
Munitagei, Sabin
Txakolin, txakolin... Oi, gure, gure txakolin:
Bizkaia'ko Bakion izan edo Getarian.
Txakolin zuri, txakolin gorriak on egin
gure bizi-poza biziro alaitu dadin!
Txakoliñaren edangarri, txakoliñaren
urregorrizko gardentasun argi, gozoa,
Gaztelugatxeko arkaitzpeko ta, Xaguren
itxas-aizekirri kresaltsuz ondutakoa.
Txakoliñ usaiñera aunitz urbiltzen dira
gazte ta zaar, bertsoetarako zaletasunez
txakoliña dakusgula, eskurik eskura.
Zurrut ta zurrut ezpanak berbalari dabiltz
iñoizko bizkortasun baikor ta, oldartasuenez,
txori txirriporru antzo, zoro, itz eta pitz!!