Neguko ipuiņa
Muniategi, Sabin
Itxastarrak dakar gogora:
"A zan bai a gabaren beltza"!
Erauntsi arek, ai! bildurra
zekarren bai gure kolkora,
aizea txistu otsez zakar
tximistapean su eta gar!
Aitona antxe erdi-lotan;
besteak adi dagoz entzuten
baņa, ez dabe ezer ulertzen.
Gauaren bildurgarria! Ai, lagunok,
eun urte biziarren here
ezin aztu izango neuke maiteok,
(Aizeak zorrotz darrai txistulari
atseden barik, jo ta ke,
kanpoan ari da orrulari).
Ni mendiko bakartadean,
gau zaratatsu beltzean,
Amesetazko aramu-sarean
ete nenbillen barrenean?
"Beltzau" "zaratatsu"... Ia ezta nabaritzen
abots indartsua, ume bat lotan
gelditzen dan lez ta, gozartzen
amaren malgal, altzo gozoan.