Mundu zabalean
Muniategi, Sabin
Mundu zabalean diran
lapurketak,
erailketak
eta abar;
ortik
gorako,
erri,
gizonen
menpetasun,
ta gogo
zapalketak,
zigorrezko
oiñarri
ta katezko
ixilpe
ixillean ...
ai, bidegabekeri
oien berri,
nola ager,
aizeari
nola eman!
Gizonaren gizonarekiko
txakurkeri
gaizto,
mingarriok
egun argiz
zabaltzeko
ez dago
itzik,
ez mintzairarik,
diran
bezela,
antz eman
eta,
esateko
egi garratz,
egi gordin
aztunegiak dira bai,
iñor mindu gabe
azaltzeko.
Ala ere,
egi mardul,
biribillok...
beti
illunpean,
ixilpean,
ezin dira
eduki.
Agertu,
zabaldu,
zabaldu egin bear dira bai
guztion onez,
Erria ta Gizona
azkatzeko.
|