Maxiaketa
Muniategi, Sabin
Gaur zuek zaarretaz maxiatzen zarienez
ez zaitezela ez, gero, maxiatuak izan
geiegizko jakinduri ustekizunakaz
ibiliz arro, aurrelari lez gizartean
Azpijorrazko ollarkeri, aundikeriak,
ez dira on ezeren aurrerapenerako,
ez dira ezta batere onuragarriak
erri baten jakintza gorespenerako.
Ikas dagigun apalik aurrerako bidez
lan egiten ta, begi argiakaz begiratzen
atzekoaren ta gaurkoaren jarraipenez,
Ikas dagigun gauz eredugarri orori
beren baliotasunean neurria artzen,
ateak zabalduz argidun oldozkunari.