Mari burduntzi ortzi argi baten eguratspean
Muniategi, Sabin
Zaldiņo, zaldiņo polit orlegi,
ibaietako ur ta urmaeletan
egazkintxo antzo, egun beroetan
egabidetzen dan mari-burduntzi.
Leiarrezko egoekin eder, bitxi,
urondoetan goitzen zara bai, pozez,
lo egiņik gero, ain ikusgarri,
adartxo batean udako aizez.
Polita zara bai, lirain polita,
zaldiņo baten itxurazko buruz;
ametsezko izaki lillirita
zabiltzana ezetasun inguruz.
Orregaitik neskak eta mutillak
alorrik alor ibiltzen dira bai
zure billa, ume-zotz pirtzillak,
goiz eder bat igarotzeko alai.
Eguzkia dizdiratzen da urez
ta, alorretako dardarapean
neska-mutiltzen da berein abotsez
ortzi argi baten eguratspean.