Maitezko opari
Muniategi, Sabin
Eguntze bakoitzaren itzalean
Izadiazko ikuspegi pozgarriz
argiratu bedi nire ibilia
biotzezko egite, taupadapean,
ederrik ondasuntzeko bizia,
euskaldunezko ekintzapenean
argi-izpitxoren bat irabaziz.
Agortuta gogamen iturria
ez nagizula itzi Urrilleko
orria lez, orbeldura baltzean
edo, kea lez, bere ortzipeko
urruntasun, descgindurapean,
lekutik at, galdurik sortaria
sekulako ondamendi itunean.
Mardul ta aletan bere ugari,
ereindako gariak burutu bediz
itxaropentsu eta edergarri
gero, ogituko dan urreteriz..
Nekazariaren lana ez dedilla
izardi utsetan galdua izan
baizik urrunduko dan urre-pilla
biziari aurre egiteko gogoz,
tartekatzen diran egun baltzetan
sendi alkartu baten amodioz
Izan dedilla maitezko opari!