Maitasunez
Muniategi, Sabin
Aizeak
berdin laztantzen
ditu
osto guztiak:
zugaitz
aundiarenak
naiz
belar
txikiarenak.
Beraz
erein
maitasunaz
gero
uztatzeko
alaitasunaz.
Egiten
dezuten
lanei
gauza
guztiei
ezarri
zeuen
nortasuna
zeuen
sena,
gogoa
eta
kemena;
ezarri
zeuen
egitamu
eta
izamena.
Aizeak
berdin laztantzen
ditu
osto guztiak:
aundiak
eta txikiak.
Alperrik
da bai
iakituri
guztia,
gogoz,
biotzez
egiten
ezbada
lana,
egiteko
oro,
dan-dana.
Alperrik
da bai
egitea
lana
maitasunik
ezbada.
Maitasunaz
egiņik
zeuekin
aurkituko
zerate,
baita
ere
besteekin
eta
lainkoarekin.
Beraz
egiten
dezuten
oro
egin
arduraz
eta
gogoz.
Lan
egitea,
zeuen
biotzetik
arturiko
ariekin
oiala
euntzea
bezala
da,
maitasunaz
lan
egitea.
Eraiki
ezazu
etxea,
bizitzera
bertara
ioango
balitzake
bezala
zeure
biotzeko
maitea.
Bai,
lanaren
bitartez
bizia
onartuz
maitasunaz
ixuritzen
dan
izerdiak
irikitzen
ditu
bizitzazko
ateak,
benetako
sustraiak.
|