Maitaleen soņu-aldia
Muniategi, Sabin
Bateraturiko eskuekaz
mundu guztia eutsi aal izango
ba-leue lez,
egadun sorbaldak alkartuta,
onelaxe
dira euren aurpegiak agertzen
gabaren azken-arnasari,
onelaxe
dira amai bako ispilluan begiratzen,
beren dardara konta-eziņalan,
onelaxe
dabe eratzen
ereskidetasun barri bat
lurreko izaki zerutarreri,
euren azken berean
untsitzen diran bitartean
eta lotzen dabez beren gorputzak
aaztutzez estaldurikoak,
billatzen ari dira bitartean
euren odolak edo euren gogoak
bat egindakoak dardarakizun bakar batean,
etendura bako sugar bakar batean.