Lengoa
Muniategi, Sabin
Orain ez dago
lengorik,
gaua ta eguna
besterik;
arranoa arrano,
usoa uso
ta..., ai! ez aztu,
urrea dala urre,
orain eta beti,
munduko nagusi,
munduko iabe...
O, bai, olaxe,
olaxe da bai
urrea da urre...
baiņa ez uste,
aburuak aburu,
adar guztiak
diranik urkulu.
|