Iztegia
Muniategi, Sabin
Nire, zure, maite, atoz...,
itsasoa, lurra, ta, abar,
gizonaren iztegiko
itz soil, arruntak dira,
mende ta gizaldi zear,
bakoitzaren izatezko
gogapen, uste ta asmoz,
egunoroko eitearen
etorri ta, arremanean,
diranak or adierazpen
bakoitzaren adierazko
bereizgarritasun xaloz.
Erria, gizona, gizartea,
berarizko sustrai ta ondorioz,
munduko bizi-korrontaren
eragin ta poderioz,
ain ugari dabiltzan itz merke
ezabatuak... Baita gero,
beste askoren artean
«aberatsa» ta «txiroa» ere
beren zori ezberdiñezko
atsegin ta arantzazko
gizabide uztarripean
erantsitako deitura,
adierazpen iakiñaren
bizi-moldeari darraie...
Nik, alderantziz,
beste oguzkera bat,
enetzako beste iztegi bat daukat,
zeiñetan oiek, adiera guztiok
ain ezberdin diran
enezko iantziz:
Erriari, maitasuna deitzen diot
ta, txiroari, Anai...
Orrelaz, gero,
nire muin, biotz barrengo
ikusgaitasun ibillietan
uberkatutako giza itzok
aunditzen, ibaikatzen diralarik,
maitasunez ondutako agerpen,
iraultza berri bat da,
ta, beraz, nire iztegia
da, beste iztegi bat...
zeiñetan, itzezko
idierazpen guztiak
ain ezberdiñak diran
nire barrengo
erabide sakonean.
|